LH 6. MAILAKO IKASLE ETA FAMILIEKIN IZANDAKO JARDUEREN GOGOBETETASUN EMAITZAK

2023-2024 ikasturtearen aurre matrikulazioaren testuinguruan bilera informatiboak eta ate irekiak egin ditugu Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle eta familiekin.

 

Egape Ikastola BHI Kalitatea Hezkuntzan sarekide garen heinean, ebaluazioaren kultura barneratuta dugu. Hau honela izanik, burutzen diren jarduerak, bilerak, proiektuak… baloratzen ditugu, beti ere hobetzeko helburuarekin eta kalitatezko eskaintza zabaltzeko asmoz.

Otsailaren 8an, goizez, 6. mailako ikasleekin izan ginen Bigarren Hezkuntzaren inguruan azalpenak ematen eta arratsaldean, berriz, DBHko irakasleak eta eraikina ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek.

Jarduerak egin eta gero 6. mailako ikasleek honako balorazioak egin dituzte, (1etik 4ra bitartean hainbat atal baloratuz).

JARDUERAK

PUNTUAZIOA 

(1etik 4ra)

1-L.H ko ikastetxean egindako bilera

2,8

2- DBH ko ikastetxera egindako bisita

3,6

3-DBHko irakasleek emandako azalpenak

3,3

4-DBHko irakasleen harrera eta zuekiko jarrera

3,6

5- Zure balorazio orokorra egindako guztiari

3,6

 

Ikasleek aukera izan dute ekintzen inguruko iritzia emateko eta hobetzeko proposamenak helarazteko. 

Honela, goizean egindako bilera ondo baloratua izan da DBHri buruzko gauzak ezagutzeko aukera izan dutelako, zalantzak argitu direlako eta DBH 1. mailako ikasleengandik informazioa jasotzea gustuko izan dutelako. Arratsaldean, irakasleak eta eskola ezagutzeko aukera positiboki baloratu da, baita irakasleen harrera eta jarrera ere. Gustuko izan dute irakasleekin egin dituzten erronkak eta irakasleengandik jaso dituzten azalpenak. Era berean, datorren ikasturtean, frantsesa edota teknologia ikasteko aukera baloratua izan da eta baita egunero ordenagailuak etxera eraman behar izatea. 

Bestalde, hobetzeko proposamenak ere jaso ditugu, hala nola, patioan porteria handiak jartzea, gimnasioan koltxoneta gehiago, takilak berritzea, eskola pintatzea, gelak handitzea, instalazioak berritzea, irakasle batzuk altuago hitz egitea edota azalpenak errazagoak izatea.

Otsailaren 8an, arratsaldeko 17:00etan 6. mailako familiekin bildu ginen eta seme-alabekin bezalaxe, bilera informatiboa izan eta gero eskola ezagutzeko aukera izan zuten. Bilerara familien %54a etorri zen eta jarraian aurkezten ditugu balorazioen emaitzak adierazle bakoitzari 1etik 4ra bitarteko puntuazioa emanez.

 

ADIERAZLEAK

PUNTUAZIOA 

(1etik 4ra)

Bileraren interesa

3,8

Bileraren ordua

3,8

Bileraren iraupena

3,5

Azalpenak argiak izan dira

3,7

Informazioa praktikoa eta interesgarria izan da

3,7

Balorazio orokorra

3,8

Familien aldetik jasotako iradozkizunak gutxi izan dira: azalpenak argiak eta zehatzak izan zirela eta aurkezleak oso gertukoak.