3 URTEKOAK JANARIAK LANTZEN

Elikagaien gaia lantzen aritu dira gelan.

Elikagaien gaia gai garrantzitsua da adin tarte guztietan lantzeko, baita Haur Hezkuntzako txikiekin ere. Azken finean, txikitan hartzen ditugun jateko ohitura osasungarriak bizitza osoan lagunduko ditute eta gure osasuna ere baldintzatuko dute neurri handi batean.

Hau dela eta hiru urteko ikasleak janarien inguruan hainbat ekintza egiten ari direla aprobetxatuz, marrubi eta platano batidoa egin dute. Baita gustura edan ere!