FAMILIA BILEREN GOGOBETETASUN EMAITZAK

Irailean hasi eta urriaren 4ra bitartean HH, LH eta DBHko familia bilerak egin ditugu ikastolan.

 

Egape Ikastolan ebaluazioaren kultura barneratuta dugu. Hau honela izanik, burutzen diren jarduerak, bilerak, proiektuak… baloratzen ditugu, beti ere hobetzeko helburuarekin eta kalitatezko eskaintza zabaltzeko asmoz.

Bileretan, tutoreek, ikasturtearen ezaugarri orokorrak azaldu dituzte eta familien zalantzak argitzen saiatu dira. Bilera amaitutakoan gurasoek gogobetetasun inkesta bete dute (1etik 4ra bitartean hainbat atal baloratuz).

Hauek dira inkestetan jasotako emaitzak:

Balorazioekin batera, proposamenak ere jaso ditugu (alderdi positiboak, hobetzeko alderdiak). Jasotako proposamenak, beti bezala, aztertu eta kontuan izango ditugu, eta gure esku dagoena martxan jarriko dugu.