BIGARREN HEZKUNTZAKO “OSTADAR TXIKI” TALDEAK BI LAN OSATU DITU

"Ostadar txiki" ikasleen ingurumenaren aldeko batzordea osatu dugu Bigarren Hezkuntzan.

 

Ostadar Txiki Taldea , "Eskola Jasangarriek" osatzen duten IRAES 21 sarearen ikasleen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen eta proposamenak egiten eta Iraes 21 sareko blogean beren proposamen eta lanak aurkezten dituzte.

Egape Ikastola BHI 2012-2013 ikasturtetik, ziurtagiria lortu genuenetik, Iraes 21eko sarekide gara eta urtero ikasleen Ingurumen Batzordea osatzen dugu Agenda 30eko eskolako koordinatzaileen gidaritzapean ingurumenaren aldeko ekimenetan parte hartzeko.

IRAES 21 sarearen helburu nagusiak hauek dira:

1.     Euskadiko ikastetxeetan iraunkortasuneko hezkuntza bultzatzea.

2.     Eskola Agenda 30 programaren kalitatea sendotzea.

3.     Iraunkortasuneko eskola agiria duten ikastetxeen arteko sinergiak bultzatzea.

Dagoeneko Bigarren Hezkuntzako “Ostadar Txiki” taldeak bi lan proposamen osatu ditu. Lanak, tutoretza saioetan gainontzeko ikasleekin partekatu ditu eta Iraes 21 blogean zabaldu ditu. 

Gaur Ikastolako boletinaren bitartez familia guztiei jakinarazi nahi dizuegu Egape Ikastolako web orrian euren lanak ikusgai dituzuela. Egin Klik HEMEN lanak ikusteko.