BONBOI ETA POLBOROI GOZO-GOZOAK DASTATZEKO AUKERA PAREGABEA

DBH 4. mailako ikasleek aurreko urteetan bezalaxe, ikasturte amaierako ikasbidaia ordaintzeko kanpaina abian jarri dute.

 

Ohiturari jarraituz, DBH 4.mailako ikasleak ikasbidaiarako azken prestaketetan hasi dira. Bidaia ordaintzeko eta familiei kostua xamurtze aldera, bonboiak eta polboroiak salgai jarri dituzte ikastolako familia guztien eskura. Postre goxo hauen aukera denoi zabaltzeko asmoz,  azukrerik gabeko surtidoak eta glutenik gabeko kutxatilak ere baditugu. HH2 urtetik hasi eta DBH amaierarainoko ikasle guztiek eskaera egiteko orriak jasoko dituzte aste honetan.

Gure gaztetxoen ekimenari erantzun egokia ematera animatu zaitezte!!!