IKASTURTEKO 3. OOG BILERAREN LABURPENA

Maiatzaren 29an, asteazkena, 2023-2024 ikasturteko 3. OOG bilera egin zen.

 

Hona hemen bileraren gai-zerrenda: aurreko aktaren onarpena, 24/25 eskola-egutegia, Egape eguna eta galdera-erantzunak.

Aurreko akta onartu ondoren, eskola-egutegia osatzeko irizpideak irakurri ziren eta jasotako proposamenak aurkeztu ziren. Proposamenak aztertu ondoren, bozketa egin zen. Ekainaren amaieran webgunean jarriko da egutegi berria. 

Bestalde, ekainaren 14an, ostirala, ospatuko den Egape eguneko egitaraua eta kartela aurkeztu ziren. Afari-meriendarako bokadiloen salmentaren inguruko xehetasunak eman ziren. Egun horretan parte hartzeko gonbitea egin zen. 

Galdera-erantzunetarako tartean, HH-LHrako atezain lanpostua lortu dela jakinarazi zen. Bukatzeko, HH-LHtik irtengo den Zuzendaritza agurtu egin zen, Zuzendaritza talde berria aurkeztearekin batera. OOG kide izateari utziko dioten gurasoak eta ikaslea ere agurtu ziren.