FAMILIA BILEREN GOGOBETETASUN EMAITZAK BIGARREN HEZKUNTZAN

Ikasturte hasierako guraso bileren balorazioen batazbestekoa 4tik 3,7koa izan da.

 

Egape Ikastola BHI Kalitatea Hezkuntzan sarekide garen heinean, ebaluazioaren kultura barneratuta dugu. Hau honela izanik, burutzen diren jarduerak, bilerak, proiektuak… baloratzen ditugu, beti ere hobetzeko helburuarekin eta kalitatezko eskaintza zabaltzeko asmoz.

Irailaren 21ean eta Urriaren 5ean Bigarren Hezkuntzako ikasleen familia bilerak egin ditugu ikastolan.

Bertan, tutoreek, ikasturtearen ezaugarri orokorrak azaldu dituzte eta familien zalantzak argitzen saiatu dira. Bilera amaitutakoan gurasoek gogobetetasun inkesta bete dute (1etik 4ra bitartean hainbat atal baloratuz).

Hauek dira inkestetan jasotako emaitzak:

ADIERAZLEAK

1.MAILA

2.MAILA

3.MAILA

4.MAILA

Bileraren interesa

3,8

3,5

3,6

3,8

Bileraren ordua

3,8

3,7

3,7

3,7

Bileraren iraupena

3,8

3,4

3

3,9

Bileraren lekua

3,5

3,8

3,4

3,8

Azalpenak argiak izan dira

3,9

3,8

3,7

3,7

Informazioa praktikoa eta interesgarria izan da

3,9

3,6

3,5

3,6

Balorazio orokorra

3,8

3,6

3,5

3,8

 

Jasotako balorazioak: 1. mailan familien %71k parte hartu du, 2. mailan %51k, 3. mailan %55ak eta 4. mailan %56ak. Parte hartzea aurreko ikasturtearen antzekoa da 1. mailan izan ezik, honetan %10a igo da.

Proposamenak eskatu direnean, honako hauek jaso dira:

1.MAILA

2.MAILA

3.MAILA

4.MAILA

ALDERDI POSITIBOAK

-Irakasleak, proiektua eta ikastetxea ikasturte hasieratik ezagutzea.

-Oso azalpen onak. Alaba oso gustura dago.

-Garbia eta zentzuzko iraupena.

-Irakasleak eta ikastetxea ezagutzeko gogoa..

-Primerakoa!!!

-Gertutasuna

-Azalpenen argitasuna.

-Tutoreak ezagutzeko aukera ona.

-Hurbiltasuna. Ulergarria izan da.


 

-Dena ondo azaldua.

-Dinamikoa izan da.

-Irakasleen jarrera.

-Euskaraz izatea.

-Lekuari balorazio negatiboa eman diot eraikuntza berriaren zai gaudelako.

HOBETZEKO PROPOSAMENAK

-Lan egiteko moduari buruz azalpen zehatzagoak. Azterketei eta ebaluazioari buruzko informazioa gehiago.

-Hablar más en castellano.

-Faltan ikusi dut funtzionamendua nola izango den. 

-Iraupena.

-Mandar apagar móviles.

-Más tiempo para tutoretza.

-Paperean jasotzen duguna berdintsua da, pixka bat errepikakorra.

-Proiektuen zatia oso luzea. Urtero berdinak dira eta askoz laburrago egin daiteke. 

-Bi hizkuntetan egitea asko luzatzen da.