LH5: UDAL LIBURUTEGIRA BISITA

5. mailako programazioan txertatuta dagoen ekintza da.

Aurreko astean, urtero bezala, 5.mailako ikasleek Udal Liburutegira egin zuten bisita. Ekintza hau gure Ikasturteko Plangintzan sartuta dago. Ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuaren barruan egiten den jardueretako bat da.

Udal Liburutegian bertako begiraleek era praktikoan erakutsi zieten online moduan nola mailegatu Euskal Autonomia Erkidegoko edozein Liburutegitan egon daitekeen liburua. Katalogo Bateratuan nola sartu eta bilaketaren nondik norakoak argi eta garbi azaldu zizkieten.

Ikasleek oso ondo ulertu zuten eta gustura aritu ziren.