GAZTE FESTAK 2023

DBH 3. mailako ikasleak gazte festetan ogitartekoak saltzen.

Egape Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren helburuetan jasotzen dugu Ikastola herriari irekita egongo dela eta baita herrian eragile aktiboak izango garela. Hori dela eta, betidanik gure ikasleak Urnietan antolatzen diren ekimenetan parte-hartzaile aktibo izatera bultzatu izan ditugu, honela aurrez landutako konpetentziak eguneroko bizitzara transferitzeko aukera ezinhobea emanez. 

Oraingoan, Urnietan asteburu honetan ospatuko diren gazte festetan parte hartuko dute.  Bihar, larunbata ekainak 3, Egape DBHko patioan ogitartekoak saltzen izango ditugu 3. mailako ikasleak. Postua arratsaldeko 8:00tan zabalduko dute eta herritar guztien zain egongo dira. Bertan ateratako etekinak hurrengo urtean egingo duten ikasbidaia finantzatzeko erabiliko dituzte.

On egin!!!