UDAZKENA IRITSI DA 4 URTEKOENGANA

Berrasoeta aldera abiatu dira haurrak udazkeneko hosto eta fruitu bila.

Hego haizea, horbela, eguraldi xamurra… baldintza ezinhobeak lau urteko ikasleekin ikastolatik atera eta udazkeneko hosto bila abiatzeko ikasleen gozamenarako.

Hostoak bildu ondoren geletan erakusketa polita antolatu dute eta ederki ikasi dituzte udazkeneko fruituen izenak.

Aurten ezin dituzte familiak gelara gonbidatu erakusketa ikustera baina argazkiak atera dituzte etxeetan ikus dezaten zein gustura ibili diren haurrak eta zein lan ederra egin duten.