ITURRARANGO PARKETXEAN

LH 3. mailako ikasleak Iturraranen ogia egiten.

LH 3. mailako ikasleak urtarrilaren 31n Pagoeta parke naturalean dagoen Iturraran parketxera joan gara. Bertan, zereal desberdinak ezagutu eta gero, okin bihurtu eta ogi zuria egin dugu. Ondoren, garia eta artoa hirin nola bihurtzen diren jakiteko, errotariarengana joan gara ur-errotak nola funtzionatzen duen ikustera. Bidean txorien kantuak eta errekaren hotsa izan ditugu lagun. 

Eguraldi ezin hobea izan dugu eta primeran ibili gara.