Aniztasun afektibo-sexuala tailerra

Heziketa afektibo-sexualaren inguruko tailerra izan dute DBH 3. mailako ikasleek Gehitu elkartearen eskutik.

Aste honetan DBH 3. mailako ikasleek, aniztasun-sexualaren inguruko saioak izan dituzte. Talde bakoitzak bi ordutako bi saio jaso ditu. Saio hauek Gehitu Elkarteak zuzendu ditu ( Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Trans, Bisexual, eta Intersexualen elkartea).

Ikastetxean egiten dugun ekintza osagarri hau Gehitu Elkarteak, Guztiok Elkartearekin eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta  Gizarte Politiketako Sailarekin batera sustatutako hezkuntza programa bat da gure Tutoretza Planean txertatuta duguna. Programa honen helburua ikasleak, tailer parte-hartzaile baten bitartez, aniztasun afektibo- sexualean  sentsibilizatzea da.