"SEEING AUSCHWITZ" ARGAZKI ERAKUSKETA

DBHko 3. mailako ikasleek irteera bat egin dute Donostiara, Koldo Mitxelenan dagoen erakusketa ikustera. Auschwith konzentrazio eremuan ateratako argazkiak ikustera joan gara.

 

Maiatzaren 11n, asteazkena, DBHko 3. mailako ikasleak erakusketa ikustera joan gara. Ingelesa arloan “Fotokazetaritza” lantzen aritu gara eta gaia borobiltzeko aukera ezinhobea izan dugu Koldo Mitxelena liburutegian ireki duten erakusketa. Bertan, Auschwitz konzentrazio eremuan ateratako argazkiak ikusi ditugu. Argazkietan aztertu ahal izan dugu errealitatea argazkilarien begietatik erakusten zaigula. Argazkiek informazio asko ematen dute, ez bakarrik erakusten dutenagatik, baita argazkiak erakusten ez dutenagatik ere. Ezin dugu ahaztu  argazkilariek uneoro helburu zehatz batzuekin  erakutsi nahi izaten dutela bere errealitatea. 

Argazkiek zenbat informazio eman dezaketen ohartzeko aukera paregabea izan dugu eta gainera, bide batez, historia ere ikasi dugu.