HERRIKO DENDAK IKUSTERA

Urnietako hainbat denda ezagutu zituzten 5 urteko ikasleek.

Frutadenda, okindegia, arraindegia, harategia... Urnietak eskaintzen dizkigun denda eta komertzio txikiak ikustera irten dira 5 urteko neska-mutilak. Elikagaien inguruko proiektuaren baitan egin zuten pasa den asteartean kalebuelta. Erosketatxoren bat ere egin zuten hamaiketakorako eta goizari parkeko jolas saioarekin eman zioten amaiera. Ederki gozatu zuten eguraldi ederra lagun.