LH 6. MAILAKO IKASLEAK DBH EZAGUTZEN

Matrikulazio kanpainaren barruan LH 6. mailako ikasleekin hainbat jarduera osatu ditugu.

 

Urtarrilaren 13an, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek aukera izan zuten Bigarren Hezkuntzako informazioa eskuratzeko. Goizean, DBHri buruzko informazio orokorra eta Egapeko Bigarren Hezkuntzako zentroaren berri (irakasleak, ordutegiak, arloak...) izan zuten. Euren gelara DBHko orientatzailea, ikasketa burua eta DBH 1. mailako bi ikasle bertaratu ziren informazioa zabaldu eta ikasleen galderak erantzun eta zalantzak argitzeko.

Arratsaldez, berriz, 6. mailako ikasle eta tutoreen bisita jaso genuen DBHko eraikinean. Gelaz gela ibili ziren eta bakoitzean jarduera desberdinak egiteko abagunea izan zuten DBHko irakasleen laguntzaz, laborategian esperimentuak egin zituzten, teknologiako gelan bertako proiektuen berri jaso zuten, matematikako erronkak planteatu eta askatzen saiatu ziren, eta azkenik, ikastolan lantzen diren hizkuntza diferenteen berri jaso zuten.

Egun polita eman genuen eta LHko ikasleei eta DBHko irakasleei elkar ezgutzeko aukera eman zigun jarduerak.