Drogen erabilera arazotsuen prebentzio tailerra

Drogamenpekotasunaren prebentzioaren helburuarekin, hilaren 17an eta 20an, DBH 3. mailako ikasleek AGIPAD-eko teknikariaren eskutik lau orduko tailerra izan dute.

Aste honetan DBH 3. mailako ikasleek, beste urtebetez, drogen erabilera arazotsuen prebentzioaren inguruko saioak izan dituzte. Saio hauek Agipad Elkarteak, Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkarteak zuzendu ditu, Urnietako Udaleko Ongizate-Sailarekin elkarlanean.  

Saio hauetan alkoholaren eta kannabisaren kontsumoak aztertzeaz gain, droga horien arriskuak, ideia faltsuak eta mitoak ere landu dituzte. 

Tutoretza planean txertatuta dagoen jarduera honen helburu nagusia prebentzioan eragitea da.