BIGARREN HEZKUNTZAKO BILERA INFORMATIBOAK ETA ATE IREKIAK

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei gure Egape Proiektuaren azken etapara pasatzeko gutxi falta zaienean ikasleentzako eta familientzako jarduerak antolatu ditugu

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei gure Egape Proiektuaren azken etapara pasatzeko gutxi falta zaienean eta iraganbide hori modu hoberenean egiteko, ikasleentzako eta familientzako jarduerak antolatu ditugu.


● Ikasleentzako jarduerak:
- Hitzaldi bat. Bertan DBHri buruzko informazio orokorra eta gure Bigarren Hezkuntzako zentroaren berri (irakasleak, ordutegiak, arloak...) emango dugu. Hitzaldi hau Lehen Hezkuntzako eraikinean izango da urtarrilaren 15ean, asteazkena, 9:00etatik aurrera. Hizlariak Lehen Hezkuntzako aholkularia, Bigarren Hezkuntzako orientatzailea, bertako Zuzendaritza taldea eta DBHko ikasleak izango dira. 
- Bigarren Hezkuntzako zentroa ezagutu dezaten, egun berean, 14:30etik aurrera ikasleak bertara hurbilduko dira tutoreen laguntzaz. Bertan, Bigarren Hezkuntzako Zuzendaritzak eta irakasleek harrera egingo diete. 


● Familientzako jarduerak:
- Bilera informatiboa prestatu dugu urtarrilaren 16an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan Bigarren Hezkuntzako eraikinean. Bertan, Bigarren Hezkuntzari buruzko ezaugarri garrantzitsuenak eta antolaketa aztertuko ditugu, bide batez familien zalantza eta galderei erantzuna emango diegu.
- Hitzaldia bukatu ondoren, Bigarren Hezkuntzako eraikina ezagutzeko aukera izango dute.