MATRIKULAZIO GARAIA

2021-2022 ikasturteko matrikulazio epea zabalduko da Egape Ikastolan urtarrilaren 18tik 29ra.

Urtarrila iristearekin batera, datorren ikasturterako matrikulazio epeak zabalduko ditugu Egape Ikastolan. Hau bideratzeko, plangintza berezia prestatu dugu hainbat jarduerekin. 

  • 2019an jaiotako haurrak (2 urte) 

*Urtarrilak 14, 17:00etan Lekaion bilera informatiboa familientzat.

Ate irekiak talde txikitan egingo ditugu eta 14ko bileran antolatuko ditugu. Urtarrilaren 18 eta 19an 16:30ean eta 17:30ean egingo dira bisitaldiak.

  • 6. mailako ikasleak

*Urtarrilak 13, 9:00tan ikasleek hitzaldi bat izango dute Lizardi kaleko eraikinean. DBHri buruzko informazioa jasoko dute DBHko ikasleen eskutik, besteak beste. Egun berean, 14:30etik aurrera DBHko zentrora hurbilduko dira tutoreen laguntzaz.

  • 6. mailako ikasleen familientzat                                                                                                 

*Urtarrilak 21, 17:00etan Lekaion bilera informatiboa.

Gogoan izan 2 urtetik 16 urte bitarteko ikasle berrientzat ere 2021-2022 ikasturterako matrikula zabalik izango dugula. Interesatuok gurekin harremanetan jarri.