SANTA AGEDA BEZPERA

Santa Ageda bezpera eguna ospatu dugu Egape Ikastolan.

Usadioari jarraituz, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera eguna ospatu dugu Egape Ikastolan. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak eta bertso eskolako ikasleak patxadaz eta arduraz kopla kantari aritu dira beste urte betez Euskal Herrian hain ezaguna den ohitura mantenduz. Oles eta oles eginez, lurrari emandako kolpeekin neguko solstizioaren ondoren esnatzeko deia egin diote amalurrari. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu Adur, Ariane, Ekaitz, Nahia eta Xabiri. Jarrai dezatela bertsotan aurrera! Ahaztu gabe, bertso eskolako arduraduna, Asier Ibarguren, eskerrak hartu duen lanagatik!