LH-KO BIGARREN MAILA EUREKA MUSEOAN

Azaroaren 18an, gelan lantzen ari diren gaiari agur borobila emateko 2. Mailako neska-mutilak Eureka Museoan izan ziren.

Oso gustuko izan dugun gaia bukatu dugu. Jarduera ugari egin ditugu, artelanak, aurkezpenak, bideodeia… eta gaiari merezi zuen agurra emateko asmoarekin Eureka Museoan dagoen Planetariuma ikustera joan ginen. Horretaz gain, LEGOko tailerra egin genuen eta robot ederrak eraikitzeko aukera izan genuen. Ederki ibili ginen!
Primeran pasa dugu gai hau jorratzen baina orain gogo handiz helduko diogu hurrengo gaiari.
Agur “Eguzki Sistema”, ongi etorri “Erdi Aroa”!!!
Zuek lasai, informatuta mantenduko zaituztegu.