ANTZEZLANA INGELESEZ

DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek irteera bat egin dute ingelesezko antzezlan bat ikustera.

Urtarrilaren 16an, ostegunean, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek ingelesezko antzezlan bat ikusteko aukera izan zuten: I won the Talent Show. Ikasleek aukera ezin hobea izan zuten ingelesez hitz egiten zuzenean entzuteko eta, aldi berean, praktikatzeko, antzezlana ikusi eta bertan parte hartzeko aukera izan baitzuten. Antzezlaneko aktoreek behin baino gehiagotan eskatu zuten ikasleen parte hartzea. 

Ez hori bakarrik, ikasleek ondo erakutsi zuten badakitela taldean mugitzen, bai autobusean joatean, bai kalean ibiltzean, baita antzokian egon ginenean ere.

Era berean, antzezlana bat zetorren DBHko 1. mailako ikasleek lehenengo ebaluazioan landu duten gaiarekin: We’ve got talent!