“ARROPA BILKETA” KANPAINA

Amaitu da DBH2. mailakoek Fisika-Kimika arloan antolatutako arropa bilketaren kanpaina.

DBH 2. mailako ikasleek fisika-kimika arloan “Materia nonahi, birziklatzea ere bai” unitate didaktikoa landu dute. Lanketaren amaieran, gure komunitateari zerbitzua eskaintzeko asmoz, arropa bilketaren kanpaina amaitu dute.

Astebete iraun du kanpainak eta, jada, jasoketa ere egin dugu. Datorren astelehenean, abenduaren 21ean EMAUS erakundeari eramango dizkiegu jaso ditugun poltsa guztiak. Haiek berrabiltzeko prestatuko dituzte. 

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!