PANDEMIA GARAIAN DANBOR HOTSA

Egapedanbor Elkarteak 6. mailako danborjoleei omenaldi txiki bat egin zien San Sebastian egunean.

Aurten ezin izan dugu ikastolan urtero egiten dugun moduan San Sebastian  eguna ospatu baina Egapedanbor elkarteak omendu nahi zituenez 6. mailako danborjoleak, urtero egiten duen bezala, ekitaldi txiki bat prestatu zuen. Urtarrilaren 20an ikastolan danbor hotsak entzuteko aukera izan genuen 6. mailako hainbat neska-mutilen eskutik. Ikusleak 6. mailako beste ikasle guztiak izan ziren eta emanaldiaren bukaeran Egapedanbor elkarteko kide batek, ikastolako zuzendariarekin batera, opari txiki bat eman zieten danborjoleei urtetan ikastolan Sanmieletan antolatzen duen danborradan parte hartzeagatik.

Mila esker danborjole guztioi!