5 URTEKO IKASLEAK ZIENTZIALARI LANETAN

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak, Emakume eta neska zientzialariaren egunaren harira, hainbat esperimentu ikusi eta egiteko aukera izan dute.

Zer  nolako zortea daukagun oraingo honetan ere 5 urtekoek! Itsaso Beristain gure gelakide den Aritzen ama etorri zaigu esperimetu bat egitera. Haur bakoitzak, bere paperezko loretxoaren petaloak tolestu ondoren, uretan  jarri eta nola irekitzen  diren ikusi dugu, benetan liluragarria! Zergatik uste duzue ireki direla gure loretxoak? 

Era berean, aste osoan zehar, emakume zientzilaria gaitzat hartuta, esperimetu batzuk egin ditugu gelan. Hipotesiak egin,esperimentatu eta ondorioak atera ditugu asko ikasi eta asko disfrutatuz!