TXURI URDIN IZOTZ JAUREGIAN

LH 3.mailatik 6.mailara arteko ikasleak Txuri Urdin Izotz Jauregian izan dira.

Azken bi asteotan LH3.mailatik 6.mailara arteko ikasleak eta irakasleak Donostiako Txuri Urdin Izotz Jauregian izan dira. Jarduera osagarri hau Gorputz Hezkuntzako irakasleek antolatu dute arlo horretako eduki curricularrak zabaldu eta sakontzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Ikasleak irrikitan zeuden pistan sartzeko; beraz, patinak eta kaskoak azkar jantzi eta segituan hasi dira patinatzen. Askorentzat lehendabiziko esperientzia zen izotz gainean, baina ordu eta erdi bueltaka eta bueltaka pasa ondoren, segurtasun ikaragarria hartu dute gehienek. Gainera, eskola inguruan eta eskolaz kanpo, ikasleek egin dezaketen gorputz jarduera erakargarria aurkeztu eta aisialdirako aukera berria eskaini zaie
Izotz Jauregiko begiraleen laguntza izan dute patinaje teknika ikasi eta hobetzeko. Gainera bukaeran diskoteken antzerako argiak eta musika jarri diete. Baten batek egun hauetan ipurdian ubeldura edukiko duen arren, primeran pasa dute!!

.