HH 3 URTEKO IKASLEAK EGUN PASA

Ikasturteari bukaera emateko 3 urteko ikasleak egun pasa polita egin zuten.

Eguraldi txarra izan zuten arren, oso egun polita pasa zuten. Lehenengo, autobusa hartu eta Donostiko akuariumera joan ziren, han oso gustora ibili ziren arrainak ikusten. Denetatik ikusi zuten eta marrazo eta arrain haundiak ere beraien gainetik pasa ziren.

Handik atera eta gero, euria egiten zuenez, berriz ere autobusa hartu eta Astigarragako parke estalira joan ziren. Han bazkaldu eta jolasean ibili ondoren Urnietara itzuli ziren.

Ikasturteari amaiera emateko, oso egun polita izan zen.