EGAPE EUSKARALDIAN MURGILDUTA

Iritsi da euskaraldia!!

 

Gaur hasi eta abenduaren 4a bitartean Euskal Herri osoan Euskaraldia ospatuko dugu. Egape Ikastola beti bezala euskararen ekimen guztietan partehartzaile sutsua izan denez, Euskaraldiarekin ere bat egin du.

Gure ikastetxeak banderatxoaz eta pankartaz apaindu ditugu. Bestalde, gure ikasleak ofizialki parte hartzaile zuzenak ez izan arren, Ikastolan Egape eta Euskaraldia uztartuz txapa bereziak prestatu ditugu. Hamabost egun hauetan gure paparrak Euskaraldiaren txapaz apainduko ditugu.