Aste honetako EgapeTIKen 100. alea argitaratu dugu. 2018ko urriaren 19an Egapeko komunitateari zabaldu genion 1. alea eta ordutik astero-astero zuen eskuetara iritsi gara hutsik egin gabe.
Euskal kultura zabaldu eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek astero ekimen hau daramate aurrera.
Jasangarritasunerako hezkuntzan aditua den Artelatz elkartearen gidaritzapenean Berrasoetako hariztiaren hausnarketa eta uraren lanketa egin zuen 4. mailak.