EGAPE DBH PRAKTIKA ONEN II. TOPAKETAN

Egape Ikastolako Bigarren hezkuntzako zuzendaritzak Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak antolatu duen II. Topaketan parte hartu du.

Egape BHIn badira hamar urte EKI proiektuaren hautua egin genuela. Une honetan, EKI modu integral batean ezarrita dugu eta arlo guztiak digitalki lantzen ditugu. 

Gure esperientzia kontuan izanik, Ikaselkar hezkuntza argitalatxeak maiatzaren 4an antolatu dituen Praktika onen II. Topaketan parte hartzera gonbidatu gaitu. Helburua, EKI Bigarren Hezkuntzako erabiltzaileen artean esperientzia eta praktika onen trukea sustatzea izan da, elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz eta elkar ezagutza eta saretzea bultzatuz.

Gurekin batera Mariaren Lagundia ikastolak, Iturrama BHIk eta Eibar BHIk ere parte hartu dute.