JOSTAILU BILKETA EGAPE IKASTOLAN

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak, jostailu bilketaren proiektuan murgilduta egon dira eta jasotako erantzunarekin pozik.

Pasa den astean jostailuen bilketa kanpaina bete-betean egon ziren Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasle eta irakasleak. Eskuartean izan duten proiektuarekin Pasaiako Haurralde fundazioarentzat, jostailu bilketa antolatu zuten eta Egape Ikastolako familien eta kideen erantzuna ezin hobea izan da. Zuei esker, beharrean diren haurrek gabon hauetan ez dute jostailurik faltako. Lankidetza eta elkartasunez bete zaigu Egape Ikastola. Bejondeizuela!