5 URTEKO HAURRAK XOXOKAN EGUN PASA

Eguraldia lagun, egun ederra pasa zuten 5 urteko neska-mutilek.

Martxoaren 24an, eta hiruhileko honi amaiera eman asmoz, 5 urteko ikasleek egun osoko irteera egin zuten Xoxokara. Mendi-buelta gozatzeko aukera izan zuten, zaldiak ikusi, antzarrei jatekoa eman eta basoak eskaini zizkien elementuekin ederki gozatu zuten. Pixka bat nekatu ondoren, Xoxokara joan eta eramandako bazkariarekin indarrak hartu zituzten bertan arratsaldea jolasean pasatzeko. Konturatzerako autobusa bertara etorri zitzaien ikastolara joateko. Egun ederra izan duten.