ZUHAITZ EGUNA

Pasa den astelehenean Urnietako Udalak antolatutako Zuhaitz Egunean parte hartu zuten Egapeko 5.mailako ikasleek

Egape eta Magaleko lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleak Zuhaitz Eguna ospatu genuen astelehenean. 60 pertsona inguru bildu ginen Berrasoeta parkean eta izugarrizko lana egiteaz gain oso ondo pasatu genuen.

Aukeratutako landarea haritza izan zen, eta hori landatzen aritu ginen taldeka. Zuhaitz hori aukeratu zen, Ipar Hemisferiokoa izateaz gain, gure kulturaren eta izaeraren zati handi bat delako. Hona hemen, eguneko bideoa zuentzat ikusgai.