BERRIZ ERE MARTXAN!!!

2021-2022 ikasturte berriari hasiera eman diogu gogotsu eta indartsu.

 

Albistegi Digital honek 2021-2022 ikasturteko asteroko komunikazioaren hitz orduari hasiera ematen dio. Egape Ikastolako Zuzendaritzak eskola-komunitate osoari posta elektronikoz astekari digitala bidaltzeko konpromisoarekin jarraitzen dugu. Beraz, ikasturte honetan ere ostiralero jasoko duzue ikastolaren egunerokoaren informazioa laburbilduta, ikasmailaz antolatua eta argazki bilduma zabalarekin.  

Aurten ere, Covid 19a dela eta, egoera erabat normalizatu ez bada ere, Egape Ikastolako ikasle, irakasle eta familia guztiei ikasturte oparoa eskaini nahi dizuegu. Elkarrekin ikasi, disfrutatu, gozatu eta partekatu ditzagun esperientzia eta ilusio berriak. Irailaren 8an gure eraikinak irriz, oihuz eta algaraz beteko zaizkigu, horretarako irakasleak aurretik lanean aritu gara ikasturte berriari azken ikutuak ematen.