EUSKARALDIRAKO MOTORRAK BEROTZEN

Azaroaren 5ean, Euskaraldiko ekitaldi berezia izango dugu Urnietan.


Azaroak 5, larunbata, goizeko 12:00tatik 13:00ak bitartera, Zubitxo plazan ekimen berezia antolatu du Urnietako Euskaraldia taldeak. Bertan, Egape Dantza taldeak parte hartuko du, Urnietako bertso eskolak eta baita Kantazaun taldeak ere. 

Gainera, ahobizi eta belarriprest txapak banatuko dira eta gune ibiltaria etorriko da Euskaraldiko arropa eta banderolak saltzera. Horrez gain, panel bat izango dugu Euskaraldirako gure erronkak botatzeko. Honetan, DBH 3. mailako ikasle talde bat izango dugu ekimen honetan lanean. 

Zatoz eta parte hartu, hitzez ekiteko garaia da eta !!!!