IKASTOLAKO JAIALDIA

Ekainaren 18an ospatu genuen Ikastolako jaialdia.

Bi urteren ostean, aurten berriz ere aukera izan dugu ikasturtea festa giroan amaitzeko. Goizeko jaialdian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek euren emanaldiak eskaini zizkiguten eta DBH 4.mailako ikasleei merezitako agurra egiteko aukera izan genuen Egape Dantza Taldearen dantzaz gozatuz. Eskerrak eman bertaratu zineten familia, irakasle eta ikasle guztiei!

ARGAZKIAK