GABON ABESBATZETAN PARTAIDE

Ohiturak berreskuratuz, gabon abesbatza saioetan parte hartu dute HH 4, HH5 eta DBH1.mailako ikasleek.

 

Urnietako Udalak antolatzen dituen gabon abesbatza saioetan parte hartu genuen pasa den asteartean. Aurtengoan HH 4 eta 5 urtekoen eta DBHko 1.mailako ikasleen txanda izan da. Aurretik prestaketa saiotan aritu ostean, jendaurrean abesteko eguna noiz iritsiko irrikitan egon dira. Emanaldi bikaina eskaini dute aurtengoan ere. Bejondeizuela!

Bigarren Hezkuntzako ikasleen emanaldia web orriko bideoetan ikus daiteke.