ELURRAREKIN JOLASEAN

Eguraldiak elurra oparitzen digunean gelan erabili behar da.

Negu gorriko egunak egin dizkigu eta giro hotza 5 urteko geletara ere iritsi da. Elurra izan zitekeenarekin, izotzarekin edota ur hotz-hotzarekin, esperimentuan  ibili dira. Ukitu, sentitu, usaindu, manipulatu eta batez ere gozatu. Horixe da, 5 urteko neska mutilek egin ahal izan dutena esperimenturako sortua duten espazioan. Kanpoan hotz bazen ere, barruan giro epelean ibili dira.