“EUSKAL KULTURAZ GOZATZEN” EKIMENA

Euskal kultura zabaldu eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek astero ekimen hau daramate aurrera.

 

DBHko 3 eta 4. mailako ikasleen artean "Euskal Kulturaz Gozatzen" ekimena prestatu dute ikasleek, irakasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek goza dezagun. Astez aste Euskal Kulturaz gozatzeko proposamena egiten dugu. 

Aste honetako proposamenak DBH 4B gelako ikasleok egin ditugu:

- "Loreak" Pelikula ikusteko proposamena. HEMEN trailerra: 

- Ken Zazpi taldearen abesti bat: ORTZEMUGAK BEGIETAN.

- Mugitzeko aukera izatekotan: Victoria Eugenia antzokian, Maiatzaren 29an, 12:00etan AUKERAN taldearen ikuskizuna. 

Euskal kulturaz gozatu eta zabaldu!!!