BERDINDU TALDEAREN TAILERRAK 6. MAILAKO IKASLEENTZAT

LH6ko ikasleak BERDINDU taldeak zuzendutako "Sexu Aniztasuna"ri buruzko tailer batzuetan parte hartu dute.

Azaroaren 3 eta 4ean, LH6. mailakoek BERDINDUren eskutik aniztasun afektibo sexualaren inguruko tailerra jaso zuten. Bertan, aniztasunaren ideia orokor batetik abiatuta (aniztasun kulturala, erlijio aniztasuna, familia aniztasuna...) aniztasun afektibo sexuala lantzera iritsi ziren (LGTBI+ kolektiboa eta familia aniztasuna). Gure ingurukoen arteko aniztasuna ezagutzeko aukera paregabea izan dute neska-mutilek.