GELAZ KANPO IKASTEN!!!

Aurtengo egoerak kanpoko eremuak gehiago erabiltzera bultzatzen gaitu

2020-21 ikasturtea berezia dela dagoeneko ukaezina den honetan gure ikasleei elkarrekin harremantzeko aukera desberdinak ematen ahalegintzen ari gara. Geletan protokoloek aginduta banaka jarrita dauzkagu, baina konziente gara zein garrantzitsua den adin honetan berdinen arteko elkarreragina, eta horren bila tutoretza saioetan, eguraldiak lagunduta patiora atera gara jolasera. Taldetan jarrita elkarrekin hitz eginez, galderak eginez, erantzunak arretaz entzunez, hipotesiak eginez pista jokoetan murgildu dira,  gustura aritu ere. Gelako zurruntasunetik kaleko "askatasunera"...ea poliki poliki ikasturte bereziari etekin eta zukua ateratzen diogun ikasketa alor guztietan!!! Zaindu!!