FAMILIEI ZUZENDUTAKO FORMAZIOA

Urtero bezala, Egape Ikastolan prest dugu familientzako formazio plangintza.

 

Egape Ikastolan familien formazioari berebiziko garrantzia ematen diogu. Zuen seme-alaben, hau da, gure ikasleen heziketa integralari modu eraginkorrean erantzuteko baliabideak eskuratzea lagungarria zaigu guztioi. Horregatik, ikasturte honetarako, HH-LH eta DBHko familientzat honako plangintza antolatu dugu. Hitzaldi guztiak, Lekaio Kultur Etxean egingo ditugu arratsaldez. Hitzaldiaren aurretik informazioa helaraziko zaizue, gaiaren nondik norakoak zehazteko eta zein etapako familientzat zuzenduta dagoen adierazteko.

Zuen beharrak eta interesak asetuak izan daitezen, parte hartzera animatzen zaituztegu.