“Korrika eguna” Urnietan

Pasa den larunbatean, Korrika eguna ospatu zen Urnietan.

Datorren martxoaren 31etik apirilaren 10era, Amurriotik Donostiara eskuz esku ibiliko da euskararen lekukoa. Urnietatik, apirilaren 8an igaroko da, eta herria girotu nahirik, pasa den larunbatean, martxoaren 5ean Korrika eguna ospatu zen. Eguraldiak lagundu ez eta Egapeko frontoian festa giroko hainbat ekintza egin ziren. Tartean gure Ikastolako eskolaz kanpoko Egapexou taldeko aktoreak eta Egape Dantza taldeko dantzariek hartu zuten parte.